• <!–:es–>CARPINTERÍA (LARUMBE)<!–:–><!–:eu–>AROZTEGIA (LARUNBE)<!–:–>

    Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…

  • UDALETXEA

      1776an estilo neoklasikoan eraikia, geroago berritu zuten. Harrizko sei arkuk osatzen dute etxeko ataria. 1983an, fatxada zaharberritzen ari zirelarik, hainbat pinturaren aztarnak aurkitu zituzten. Pintura horiexek hartu zituen Julio Caro Barojak egungo marrazkien zirriborroa egiteko. Ignacio Larramendik, artista beratarrak, fatxadan egin zituen marrazki horiek.    

  • ELTZAURPE-TTIKI ETXEA

    Aztarna gotiko batzuek egundaino iraun dute etxe horretan: irudi batzuk landurik dituen fatxadako atea (IHS, eguzkia, ilargia eta hainbat lanabes) eta alboko leiho bat. Etxe mota hori ohikoa zen Beran, 1638an herria erre zuen sua gertatu aitzin.  

  • DONFELIPEBAITA (LARRATXE)

    XVIII. mendeko arkitekturaren eredu ona da, eta geroko gehigarriak ditu. Hegoaldera begira dagoen harrizko galeria nabarmentzen da, pisu bakoitzeko bortz arku dituena.  

  • SAN ESTEBAN ELIZA

    Hasieran, etxe-dorre gotikoa izan zen, eta, XVI. mendetik aitzina, eliza gisa erabiltzen hasi ziren. 1632an, berritu eta zabaldu egin zuten. Gurutze latinoko oinplanoa eta gurutze-ganga ditu. Jatorrizko eraikinetik ia ez da hondarrik ere gelditu. Erretaula nagusia neoklasikoa da, XIX. mendekoa. San Estebanen irudia (herriko zaindaria) eta Bortzirietako armarria ageri dira han. Zalantzarik gabe, organoa da
    irakurri gehiago

  • ITZEA

    Baroja familiaren etxea da, eta izena ematen dio auzoari. 1912an heldu zen familia etxe horretara, eta, harrez geroztik, Carmen, Pio eta Ricardo Barojak, eta Julio Caro Barojak han garatu zuten beren obra multzoaren zati handi bat. XVII. mendearen bigarren erdialdean eraiki zen etxea. Zurezko teilatu-hegal bikoitza nabarmentzen da, XVI. mendearen bukaerako eta XVII.aren hasierako Nafarroako
    irakurri gehiago

  • KARNAXENEA

    1638ko uztailaren 16an, frantsesek pizturiko su batek kiskali zituen herriko etxe anitz. Etxe hartako habeak gogora ekartzen digu Altzate eta Urtubiko Salbatek (Altzateko jauna) aitzinatu zuen gertakizun latz hura.  

  • LAZAROBAITA

    XVII. mendearen bukaerako eta XVIII.aren hasierako ohiko tailuz egin zen fatxadaren egitura. Erakinak bi ate ditu, mutur bakoitzeko bana. Erdialdean, berriz, hutsune zabal bat dago, alboetan bi zutabe toskanar dituena. Beharbada, erdiko ataritik mugitu zituzten zutabeak. Etxe horretan egon omen zen Karlos VII.a erregegaia, bigarren karlistaldiko aldi batean.

  • 1
  • 2