• ALTZATEKO PLAZA

    Altzate leinuko kide batengandik etorri zaio izena esparru publiko horri. Beharbada, jauregi-etxea, gaur egun desagertua, hurbil zegoen plazatik, Zia errekaren ondoan.

  • FORUEN PLAZA

    1841eko abuztuaren 16an, foruak aldatzen zituen legea indarrean hasirik, Nafarroa probintzia bihurtu zen, erresumari abantaila fiskalak aintzat hartu zizkioten arren. Foruak aldatu zirenez, Foru izena jarri zieten Nafarroako herri anitzetako plazei. Fermin Legiaren bustoa dago Foruen plazan. 1787an sortu zen militarra, Berako Urrola baserrian. Espoz y Minaren tropak Berara heldu zirenean, boluntario sartu zuen armada
    irakurri gehiago

  • SAN MIGEL ZUBIA

    1813an, Beran izan ziren gerren zaurien lekukoa da hondakin historiko hori. Oroitarri bat dago bertan, Daniel Cadouxen, zubiaren defentsan hil zen militarraren omenez, jarria.           

  • ZELAIA

    Hargintza landuko etxea da. Deigarria da, fatxadaren luzera eta aldeak ia neurri berekoak direlako. Beheko solairuan erdiko gune zabal bat dago, antzina morroiak eta neskameak ibiltzeko erabilia. Ukuiluak eta txerritokiak daude aldeetan.  

  • 1
  • 2