TURISMOA-BAZTAN BIDASOA- Bilera partehartzailea UGET (azaroak 23/25)

azaroa 19, 2021

UGET (Unidades de Gestión de Espacios Turísticos) -Baztan Bidasoari dagokion DIAGNOSTIKOA ETA DAFOa lantzeko helburuarekin, datorren azaroak 23an (Lesakan) edo 25ean (Elizondon) ospatuko diren bi bilera partehartzaileetako batean parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak koordinatzen duen proiektua da eta Bizibiziki enpresak aurrera eramango duena.

Parte-hartze bilera hau, irekia da herritar, erakunde, udal eta eskualdeko guztientzat, diagnostikoaren helburua, turismoaren inguruan eskualdeko diagnostikoa egitea baita.

UGETa Next Generation Funtsak finantzatutako Planak prestatu eta kudeatzeko tresna izango da. Horregatik, Plana garatzeko oinarri garrantzitsua izango diren lan-saio hauetan parte hartzera animatu eta ekarpenak egiteko eskaera egiten da.

 

Datorren astean Lesakan eta Elizondon ospatuko diren bilera partehartzaileen inguruan difusioa egiteko kartel/irudi bat prestatu dugu (jpg formatuan). Bilerak tokiko erakundeei, eragile turistikoei, eta, oro har, biztanle guztiei zuzendutako bilkurak izango dira eta, parte-hartzea errazteko, bi egoitza eta bi egun zehaztu dira. 

Sare sozialen bidez, zuen webguneetan, zuen entitateetako kide edota kontaktuei mezu elektroniko bidez edo whatsapp taldeak badituzue…kanal desberdinak erabiltzen badituzue zabaltzeko, eskertuko dizuegu. Bertzalde, zuek ere animatzen zaituztegu parte hartzera.

 

Bileretan IZENA EMATEKO ESTEKA hau da: 

https://forms.gle/C1JUPxrBzDHvLWXn9


<< atzera