Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Uztailaren 24an herriko bisita antzeztua Berako karriketan barna

KARTELA-bisita antzeztua

Uda Ikastaroen barruan Berako Udalak, EHUrekin elkarlanean, bisita antzeztua antolatu du Beran barna; Herriko etxeko plazatik Itzearaino [bisita 18:00etan hasiko da herriko etxea plazan]. Saioa elebiduna izanen da, dohainik eta jende guztientzako irekia. Ibilbide honetan Julio Caro Barojaren lanari errepasoa emanen zaio herriko musikari, antzerkilari eta dantzariez lagunduta.