BERALANDETA (erabilera anitzeko gunea)
Kultura
Beralandeta erabilera anitzeko gunea da, Berako Udalak kudeatua, Berako diru-irabazi asmorik gabeko herriko elkarte, talde eta eragile sozialen erabilpenerako bideratua, hauen izera edozein dela ere.
Gune honen erabileran lehentasuna izanen dute Udalak berak antolatutako ekitaldi eta bilerek. Berako elkarte eta taldeei utziko zaie euren berezko jarduerak egin ditzaten (bilerak, ikastaroak, formazioa, jendeari irekitako ekitaldiak…).
Gune honek hiru gela ezberdin ditu:
- eskulanetarako gela
- bilera gela ttikia (8 lagunentzat)
- erabilera anitzeko gela (bilera handiak, solasaldiak, formatu ttikiko ikuskizunak, ikus-entzunezkoak…) (50 personas).
Funtsean, honako erabilera hauek lehenetsiko dira:
- Zinema, bideo eta ikus-entzunezko proiekzioak.
- Solasaldiak eta mahai-inguruak.
- Formatu ttikiko ikuskizunak.
- Berako taldeen ohiko funtzionamendurako lan-bilerak (kultura, kirola, gizarte mugimenduak, auzo-elkarteak, sindikatuak, alderdi politikoak…).
- Ikastaroak eta lantegiak.