Beratik Berara aplikazioa

Herritarrei Berako Udalarekin eta herriko eragileekin komunikatzeko bide izan dezaten, Beratik Berara aplikazioa sortu dute. Mugikorrean instalatuz, herriko informazio guztia eskuragarri izatea lortu nahi dute.

Herriko albiste interesgarrienak eskuragarri jartzearekin batera, udalarekin zein herriko eragileekin komunikazio zuzena izateko aukera eskainiko du aplikazioak, mezulari sistemaren bidez. Gisa berean, sare sozialetako edukiak aplikaziotik bertatik bistaratzeko aukera izanen dute eta, gainera, Udalak zein herriko eragileek antolatutako ekintzen berri bilduko da agenda atalean.

Horretaz guztiaz gain, instalazioen erreserbak egiteko, intzidentzien berri emateko, inkestetan parte hartzeko… aukera eskaintzen du aplikazioak. Azkenik, Berako herria bisitatzera datorren orok herriaren inguruko informazio baliagarria aurkituko du aplikazio honetan; hala nola, kultura, ostatuak, jatetxeak, saltokiak, ibilbideak, kontaktuak, garraioa eta farmaziak.

Aplikazioa deskargatzeko:

* Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.zitu.beraudalaikt&hl=es
* IOShttps://apps.apple.com/es/app/beratik-berara/id6752605123

Volver arriba