Dirigido a: Alkatea/Alcalde
01-06-2023
Zer dela eta CORPUS BILERA....? Udal Etxeak mani erlijiosoa antolatzen? Kalea hartu nahi dute beratar fededunek?, Ospakizun erlijiosoa bere eremuan egin dezatela , hau da: eliz barruan!
6-06-2023
Kaixo. Ba justu bilera horretarako zen, kontu horiek argitzeko. Udalak ez du jarduera hau antolatzen, baina zeharka eginbeharrak eskatzen zaizkio. Eginbehar hauek zehaztu nahi genituen, eta antolatzaileei adierazi, bertze elkarteek esparru publikoan burutzen dituzten jardueretan egiten duten bezala, baimenak eskatu behar dituztela udalan, egitarau zehatza komunikatu eta abar.Heldu den urterako Bestaberri delako ekitaldia ospatzeko aukerak aztertuko ditugu udalean.Bertzerik gabe jaso ezazu agur bero bat.Aitor Elexpuru
Volver arriba