- Hasiera
- >
- EUROPAKO FUNTSAK
EUROPAKO FUNTSAK

Berako Udalak sasi-garbitzeko besoko makina duen nekazaritzako traktore bat erosi dio Aroz Berri SAri, 112.500,00 eurotan (BEZa kanpo), bide bazterretako sasiak mozteko.
Berako Bideak Garbi proiektua, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak kudeatutako 7119.01 Nafarroako PEPACen Tokiko Garapen Parte-hartzailea 2023-2027 laguntzaren esparruan gauzatu dira.
Makina erosteko 112.500,00 euroko inbertsioa egin da. (BEZa kanpo) Horretarako, 60.000,00 euroko dirulaguntza Cederna Garalur tokiko ekintza taldeak eman du, 2023-2027 Landa Garapenerako Estrategiaren esparruan, eta Europar Batasuneko Landa Garapenerako Funtsak (LGENF) % 45ean eta Nafarroako Gobernuak % 55ean kofinantzatzen dute.


Berako Udalak Komiziarra parajean bizikleta parke bat egokitu du jaitsierak egiteko. Horretarako, PoolSport empresari esleitu dizkio lanak, 44.000 eurotan (BEZa kanpo).
Berako Bizikleta Parkeko proiektua Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak kudeatutako 7119.01 Nafarroako PEPACen Tokiko Garapen Parte-hartzailea 2023-2027 laguntzaren esparruan gauzatu dira.
Proiektua gauzatzeko 49.150,00 euroko (BEZa kanpo) inbertsioa egin da guztira, proiektuaren erredakzioa, obra-zuzendaritza eta aholkularitza teknikoa barne. Horretarako, 36.614,17 euroko dirulaguntza Cederna Garalur tokiko ekintza taldeak eman du, 2023-2027 Landa Garapenerako Estrategiaren esparruan, eta Europar Batasuneko Landa Garapenerako Funtsak (LGENF) % 45ean eta Nafarroako Gobernuak % 55ean kofinantzatzen dute.


NextGenerationEUren elementu nagusia Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa da, EBko estatu kideetan erreformak eta inbertsioak babesteko dirulaguntzak eta maileguak ematen dituen tresna. Atal honen bidez, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari eta Berako Udalari diruz lagundutako proiektuei buruzko informazioa emango dion webgune bakarra ezartzeko eta mantentzeko betebeharra betetzen da.
- Osoko Bilkuran onetsitako Plana: PLANA
- Iruzurraren aurkako Batzordea: 318/2023 EBAZPENA
IRUZURRAREN AURKAKO SALAKETEN KANALAK

Dirulaguntzaren helburua da Kultur Etxeko aparkalekuan 2 ibilgailu aldi berean kargatzeko puntu bat jartzea. Koldo García Madariaga industria ingeniari teknikoak (NAFARKOOP ENERGIA DE INICIATIVA SOCIAL E.KOOP.) Berako Udalarentzat idatzitako memorian oinarritzen da instalazioa. Inbertsio hori Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartzen da, zehazki 1. osagaiaren barruan («Hiri eta metropoli inguruneetako mugikortasun jasangarri, seguru eta konektatuaren talka-plana»), 2. inbertsioan («Karga puntuak instalatzeko, ibilgailu elektrikoak eta erregai-pilak erosteko eta elektromugikortasun, birkarga eta hidrogeno berdearen arloko berrikuntzarako pizgarrien plana»), eta, zehazki, «Mugikortasun elektrikoarekin lotutako pizgarrien programan» (MOVES III).
Kontratua Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (Europar Batasunaren Funtsak – Next Generation EU) finantzatutako azpiproiektua gauzatzeko egiten da. Hona hemen identifikazio-datuak:
| AZPIPROIEKTUA “Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu publikoa Beran” | ||
| Osagaia | nº C 1 | |
| Neurria | nº I 2 | |
| Erakunde betearazlea | Berako Udala. | |
| Organo arduraduna | Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Departamentua. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzua. | |
| Dirulaguntzaren zenbatekoa | 5.689,72 euro. | |
Kontratuaren esleipenduna: NAFARKOOP ENERGIA DE INICIATIVA SOCIAL E.KOOP.
Esleipenaren zenbatekoa: 11.755,61 €, BEZik gabe.
Kontratuaren xedea da Beran ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu publiko bat hornitzea, instalatzea eta martxan jartzea.

Dirulaguntzaren xedea da autokontsumo kolektiborako instalazio fotovoltaikoa jartzea Berako kiroldegian. 80 kW-ko instalazioa Ainhoa Lanz Ortegok (NAFARKOOP ENERGIA DE INICIATIVA SOCIAL E.KOOP.) Berako Udalarentzat idatzitako memorian oinarritzen da. Diseinu hobetua bilatzen da, kontsumo efizienteagoa, jasangarriagoa eta aldi berean ekonomikoa ahalbidetuko duena, indarrean dagoen araudiaren arabera. Inbertsio hori Europar Batasunak – Next Generation EU – finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen da, eta, zehazki, «Energia Berriztagarrien Hedapena eta Integrazioa» 7. osagaiaren barruan dago – 1. inbertsioan – «Eraikuntzan eta produkzio-prozesuetan integratutako energia berriztagarri berritzaileen garapena, baita energia-iturri berriztagarrien bidezko biltegiratzeari dagokionez ere» –. Kontratua Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (Europar Batasunaren Funtsak – Next Generation EU) finantzatutako azpiproiektua gauzatzeko egiten da. Hona hemen identifikazio-datuak:
| AZPIPROIEKTUA: “Autokontsumo kolektiborako instalazio fotovoltaikoaren hornidura eta muntaketa Berako kiroldegian” | ||
| Osagaia | C07 | Energia berriztagarriak hedatzea eta integratzea |
| Neurria | I1 | Eraikuntzan eta ekoizpen-prozesuetan integratutako energia berriztagarri berritzaileak garatzea. |
| Erakunde betearazlea | Berako Udala. | |
| Organo arduraduna | Nafarroako Gobernua. Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentua. | |
| Dirulaguntzaren zenbatekoa | 42.997,50 euro. | |
Kontratuaren esleipenduna: EKILOR ENERGÍAS RENOVABLES SL.
Esleipenaren zenbatekoa: 52.274,32 €, BEZik gabe.
Kontratuaren xedea Berako kiroldegiko teilatuan eguzki-instalazio fotovoltaiko bat hornitu, instalatu eta martxan jartzea da, soberakinak dituen autokontsumo kolektiboaren modalitatean.
Instalazioa Berako kiroldegiko estalkiaren gainean egingo da, eta honako hauek barne hartuko ditu: ekipoen eta materialen hornidura, instalazioa, proiektu teknikoaren idazketa, obra-zuzendaritza, dagokion instalazio-ziurtagiriaren idazketa eta erregistroa, martxan jartzea eta gutxienez lehenengo urterako mantentze-kontratu bat, jabetzaren ingeniaritzak idatzitako memoria teknikoaren arabera.
Autokontsumoa 2000 metroko erradioan dauden udal-eraikin, etxebizitza eta saltokietan egingo da.

Jasangarritasun Turistikoaren Lurralde Planen Programa, Espainiako Turismo Administrazioaren esku hartzeko tresna Nagusia da, Turismoko Estatu Idazkaritza buru duena, estatuko turismo-xedeak iraunkortasunerantz aldatzeko. Plan hau Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planarekin (PRTR) finantzatuta dago, eta bertan parte hartzen dute kofinantzaketa hori lortzeko hautatzen diren proiektuak dituzten autonomia erkidegoek eta toki entitateek. Programaren helburua turismo-xedeak ingurumen-iraunkortasunean, jasangarritasun sozioekonomikoan eta lurralde-iraunkortasunean oinarritutako eredurantz aurreratzea da.
Programa honetan sartzeko bi bide daude, finantzaketaren jatorriaren arabera:
- Ohiko programa: administrazioaren hiru mailek hartzen dute parte: Estatuak (Turismoko Estatu Idazkaritza), autonomia erkidegoek (Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Zuzendaritza Nagusiaren ) eta toki-erakundeek.
- Programa berezia. Europako Next Generation EU funtsen %100eko finantziazioa. Jasangarritasun Turistikoaren Lurralde Planak (JTLP) osatzen dute. Tokiko erakundeak eta helburuen arteko kohesio-jarduerak (ACD) dira plan horien buru, eta autonomia-erkidegoek zuzentzen dituzte.
Cederna Garalur programa berezian parte hartzen ari da, eta bost JTLP zuzentzen ditu erakunde kudeatzaile gisa, “Turismo-nortasuneko landa-destinoa” izeneko esparruan.
Baztan-Bidasoa JTLPak lurraldearen berregituraketa, oreka eta eraldaketa lantzea du helburu nagusia, Baztan Bidasoa Nafarroan turismo-leku berezi eta iraunkor gisa kokatzeko. Horretarako, arintze-ekintzak lantzen ditu, uneko egoerari erantzuteko, eta etorkizunerako proposamen berriak sortzen ditu, tokiko eta turismoko garapena bermatzeko.
14. osagaiaren barruan dago (“Turismo-sektorearen modernizazio- eta lehiakortasun-plana”), 1. inbertsioan (“Turismo-eredua jasangarritasunerantz eraldatzea”), 2. azpineurrian (“Turismo-jasangarritasuneko planak helmugan”), turismo-sektorea eraldatzeko jardueretarako trantsizio berdearen, trantsizio digitalaren eta turismo-lehiakortasunaren hobekuntzaren eremuetan.
Berako Udalak hitzarmena sinatu zuen Cederna Garalurrekin 2024ko abenduan, CEDERNA GARALURek “Baztan Bidasoa” JTLP gauzatzeko Estatuko Turismo Idazkaritzatik jasotako dirulaguntzaren erakunde onuradun gisa Berako Udalari “Beran bizikleta-bidea eraikitzeko hasierako azpifasea (I. fasea: Bidasoa ondoko pasealekua)” jarduketa edo azpiproiektua gauzatzeko zenbatekoa transferitzeko oinarriak arautzeko. Geroago, hitzarmen horren 2 eranskin formalizatu ziren. LAGUNTZAREN ZENBATEKOA GUZTIRA: 201.139,98 €.
Jarduera hori Berreskuratze eta Erresilientzia Erregelamenduaren VI. eranskinean jasotako 075 etiketa klimatikoan (“Bizikletentzako azpiegitura”) sartzen da, eta % 100eko ekarpena egiten die klima- eta ingurumen-helburuei.
Horrela, gauzatutako proiektuak 2 ekintza jasotzen ditu:
- 3.1 ekintza. BERAN BIZIKLETA-BIDEA ERAIKITZEKO HASIERAKO AZPIFASEA (I. FASEA: BIDASOA ONDOKO PASEALEKUA). Dirulaguntzaren zenbatekoa: 134.589,98 euro, egindako gastuaren %100 estaltzen duena (B.E.Z. barne). Bertan daude desjabetzeen kostua (Agraria de Afecciones y Valoracionesen espedientearen kudeaketa, kalte-ordainak eta gordailuak, argitalpenak eta beste batzuk), obrak (I.M. ARRIXKO IGELTSERITZA SLri esleituak) eta proiektuaren eta obren zuzendaritzaren ordainsariak (Guallart eta Alinea ingeniaritzak).
- 3.2 ekintza. BERAKO BIZIKLETA BIDEEN AISIALDI EREMUKO EKIPAMENDU HORNIDURA. Dirulaguntzaren zenbatekoa: 66.550,00 euro, egindako gastuaren %100 estaltzen duena (B.E.Z. barne), Astobizkar SLri esleitutako zerbitzu-kontratuaren arabera.





















