Solasaldia: Esnatu ala hil
2026ko irailak 24 | 19:00-20:00
Beralandeta

Hizlaria: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria
Antolatzaileak: Bortzirietako Euskara Zerbitzua eta UEMA
Solasaldi honetan Goikoetxeak euskararen egoera soziolinguistikoaren inguruan egindako azken ikerketek utzitako emaitzak eta epe ertainera aurreikusten den bilakaera azalduko ditu, Iñaki Iurrebasorekin batera argitaratutako Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan liburua (2025) oinarri hartuta. Hitzaldi hau Bortzirietako Euskara Zerbitzuak, UEMArekin batera, irail osoan garatuko duen Ernatu dinamikaren parte da.



















