FORUEN PLAZA

Monumentoak

1841eko abuztuaren 16an, foruak aldatzen zituen legea indarrean hasirik, Nafarroa probintzia bihurtu zen, erresumari abantaila fiskalak aintzat hartu zizkioten arren. Foruak aldatu zirenez, Foru izena jarri zieten Nafarroako herri anitzetako plazei.

Fermin Legiaren bustoa dago Foruen plazan. 1787an sortu zen militarra, Berako Urrola baserrian. Espoz y Minaren tropak Berara heldu zirenean, boluntario sartu zuen armada horretan. 1813ko martxoan, Hondarribiako gaztelua -ordura arte frantsesen esku- konkistatu zuen beratarrak, 15 gizon agindupean zituela. Balentria horrengatik, teniente izendatu zuen Espozek.

Juanitxenea - Foruen Plaza  Fermin Legiaren bustoa

Volver arriba