Landaredia eta Animaliak

LANDAREDIA

Zuhaitzen mozketa, artzaintza eta ikatza direla eta, aspaldian desagertu ziren udalerria inguratzen zuten hariztiak.

XIX. mendearen bukaeran, eskualdeko bertze herri anitzetan bezala, larizio pinuak (Pinus nigra) eta Ameriketako haritzak landatu ziren.

1.200 hektarea ditu birlandaturiko oihanak.

Mendi xulufraia eskualdeko landare ezagunetariko bat da: Konisiarrakoa da, eta han agertzen da lore arrosako dafnea (mendi xulufraiaren loreak). Azken glaziazioetako erlikia da, landare alpetarra baita. Itsas-mailaren gainetik 300 metrora aurkitzen ahal dugu landarea. Babesturik dago.

BERAKO ANIMALIA ESANGURATSUENAK

Beran aurki ditzakegun animalia espezietan bat da bereziki garrantzitsua: Bidasoako izokina. Bidasoa ibaia da Nafarroan izokinak arrantzatzen diren ibai bakarra. Gaur egun populazioa hagitz guttitua dago nahiz eta birpopulazio programak martxan dauden. 1900 urte inguruan 1000 arte harrapatu zitezkeen, onen adierazgarri da jendeak ohitura zuela Berako arrantzaleei ospakizun berezitarako izokinak eskatzekoa, gaur egun 50 arrantzatu ezkero sasoi ona izan dela erraten ahal da. Izokina emigrazio luzeenetakoa egiten duen animalia da, sortzen den ibaitik Europa Iparraldeko itsasoetaraino joaten da. Urte bat edo bi pasatuta, berriz ere, bere sen harrigarriari esker ibai berberera itzultzen da, ibaian gora igo eta bere bikotearekin arraultzeak jarriz.

Bertze espezie batzuk aipatu behar ezkero bertako arrazak diren, pottoka, betizu eta sasi ardiak aipatzen ahal genituzke, Euskal herriko bertze herri aunitzetan bezala gure mendietako larreetan alatzen direnak.

Volver arriba