JACINTO ARGAIA GOIKOETXEA
Personajes Ilustres
Nafarroako elizgizona. Beran sortu zen 1903an.
25 urte zituelarik apaiztu zen. Villafrancan eta Zarrakaztelun (Nafarroan) eman zituen bere egitekoaren lehen urteak.
1940an, Iruñeko San Frantzisko Xabierkoa parrokia berria sortu eta hango parrokoa izan zen.
1945ean, Iruñeko apaiztegiko errektore izendatu zuten. Geroago, Olaetxea monsinoreak, Valentziako artzapezpikuak, artzapezpiku-barrutiko bikario nagusiaren kargua eman zion.
1952an, Gerako apezpiku titularra eta Valentziako apezpiku laguntzailea izan zen. Bost urteren buruan (1957) Mondoñedo-El Ferroleko apezpiku izendatu zuten. 1968ko azaroan, Donostiako apezpikutzan hasi zen.
1979an, uko egin zion Gipuzkoako diozesiko karguari. Valentzian zendu zen, 1993ko martxoaren 12an.