JOSE MARIA GOIKOETXEA AIZKORBE
Personajes Ilustres
1924ko martxoaren 2an jaio zen Beran. Batxilergoa Lekarotzen ikasi ondoren, 1942an Erredentziotar Misiolarien Kongregazioan sartu zen.
Teologia ikasketak bukatu ondotik, 1949an apaiz egin zen, Astorgan. Erromara bidali zuten musika ikasketak egitera, baina berak apaizgoan jarraitu nahi zuela eta, Erromara ez bidaltzeko eskatu zuen, baina agintariek Filosofia eta Musika ikastera bidali zuten. Ondoren, Musika eta Historia irakasle izan zen Astorgan hiru urtez, eta bertze sei urtez Valladoliden. Osasun arazoak tarteko Iruñera bidali zuten, eta bertan bizi da gaur egun. Iruñean Nafarroako Haur Kantariak eta Liguori abesbatzak sortu zituen. Lehenarekin Espainiako Sari Nazionala eman zioten.Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioko Organo irakasle izan zen, eta organoa aztertu izan du bere ikerlanetan. Remacha, Acilu, Franco Donatoni eta K. Stockhausenekin ikasi zuen.Gaur egun musika sinfonikoa sortzen du, pianorako kontzertuak eta orkestra sinfonikoetarako musika.