KULTUR ETXEA
Kultura
Kultur kudeatzailea: Raul Iglesias Alvarez.
Ordutegia: 08:00etatik 15:00etara. Ordutegi malgua du, asteko jardueren arabera.
Hiru eremu ditu kultur etxeak: bulegoa, ekitaldi aretoa eta erakusketa gela.
Berako kultur guneak erabiltzeko araudia (tamaina: 972 KB)
Berako kultur etxeko materiala [Riderra] (899 KB)
ARETO NAGUSIA
Ekintza anitzetarako erabiltzen ahal da aretoa, bertzeak bertze:
- Antzerkia: Mugaz Gain Jaialdia, Antzerkia eta Eskola programa, antzezpenak, etab.
- Bertsolaritza: Bertso Paper Lehiaketako sari banaketa, Nafarroako Bertsolari Txapeldunen Liga, Bertso antzerkia, etab.
- Dantza: Dantza Eszena Jaialdia, Dantzari Ttiki Eguna, Bidasoaldeko Gazteen Folklore Jaialdia, etab.
- Haurrendako ikuskizunak: magia, tailerrak, etab.
- Hitzaldiak.
- Ikastaroak: pintura tailerra, altzariak zaharberritzea, etab.
- Musika: Ertz Jaialdia, kontzertuak, etab.
- Zinema: Zinekluba, Nazioarteko Film Laburren Jaialdia, etab.
- Etab.
Aretoaren bi aldeetan jantzitegiak daude.
ERAKUSKETA GELA
Erakusketa mota desberdinak egiten dira: grabatuak, eskultura, argazkilaritza, eskulanak, etab.
Erakusketen ordutegia:
- Urtean barna: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara.
- Udan eta Aste Santuan: asteartetik igandera (igande arratsaldean itxita) 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.
Erakusketaren bat egin nahi baduzu, jarri harremanetan kultur koordinatzailearekin.
Helbidea: Eztegara pasealekua, 11 – 31780 Bera (NAFARROA)
Telefonoa: 948 63 12 22
Faxa: 948 63 10 20
E-Posta: kultura@bera.eus