2026ko urtarrilak 13
Adi!! Lapurretak Berako etxebizitzetan
Azken asteetako lapurreta eta lapurreta saiakerak direla eta kontuz ibiltzeko deia zabaldu du Berako Udalak
Berako Udalak, azken asteetan herriko etxebizitza batzuetan izandako lapurreta eta lapurreta saiakerak direla eta kontuz eta erne ibiltzeko deia egiten du, eta gure etxebizitza babestu eta lapurretak prebenitzeko Foruzaingoak prestaturiko aholkuen zabalpena egiten du.
Edozein gorabeheraren aurrean, deitu 112 edo 948202920 telefonora.



















