ADIERAZPENA: AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Azaroak 25 kanpaina, emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna
“EZ DA ANTZERKIA, INDARKERIA BIKARIOA DA”
Gaur, azaroak 25, Nafarroako toki eta lurralde entitateok, beste behin ere, emakumeen kontrako indarkeria matxista mota guztiak irmoki gaitzesten ditugula adierazi nahi dugu. Indarkeriarik gabeko mundu bat aldarrikatzen dugu, non emakumeak zein haurrak beldurrik gabe, mehatxurik gabe eta beren eskubideen berme osoarekin bizi ahalko diren. Aurten, indarkeria horren modu suntsitzaile eta krudelenetako batean jarri nahi dugu begirada: indarkeria bikarioan.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako konpromezua erakusteko asmoz, Udal honek bat egiten du A25eko kanpainarekin.
Adierazpen instituzionala: ADIERAZPENA
Adierazpen instituzionala IE bertsioan ere, desgaitasun intelektuala/dibertsitate funtzionala duten pertsonen irisgarritasuna errazteko: Adierazpena IE bertsioan
Kartelaren diseinua: Liébana Goñi Yárnoz; www.liebanaillustration.com; INSTAGRAM @liebana_illustration
ERLAZIONATUTAKO BERRIAK
LESAKAKO OSASUN ETXERAKO ADMINISTRARIA ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO ZERRENDA IREKIKO DA
Urriaren 13an, goizeko 9etan, Lesakako ZBSko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administraria aldi baterako kontratatzeko zerrenda irekiko da.Informazio gehiago:...
Urriak 15 – Landa eremuko emakumeak, Nafarroako politikaren bazterretik erdigunera
Urriaren 15a egun garrantzitsua da emakumeek landa eremuan berdintasuna lortzeko egiten duten borroka aldarrikatzeko eta aitortzeko. Emakume horiek oroitu eta omentzen dira, ...



















