2025eko ekainak 26

ALDI BATERAKO TURISMO BULEGORAKO LANGILE BAT KONTRATATZEKO DEIALDIA

Berako Udalak, uda garaian, Berako turismo bulegoan publikoari arreta eta informazioa emateko,
pertsona bat (C maila) kontratatuko du, baldintza hauekin:
– Kontratuaren iraupena: 2 hilabete (uztailaren erdialdetik irailaren erdialdera arte).
– Eskaerak aurkeztea: eskabidea, deialdian adierazitako dokumentazioarekin batera, aurkeztuko da
Berako Udaleko erregistroan, 2025eko uztailaren 4ko 13:30ak arte (aurrez aurreko aurkezpena).
Aurkezpen elektronikoaren kasuan (39/2015 Legearen 16.4 artikulua), 23:59 arte.
– Kontratazio honi dagokion deialdia udaletxeko iragarki-taulan eta Udalaren webguneko iragarkitaula
elektronikoan dago eskuragarri.

https://sedeelectronica.bera.eus/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=15456

Volver arriba