EZTEGARA PASEALEKUKO ZUHAITZAK MOZTEKO LANAK BURUTUKO DIRA
Heldu den astean, urtarrilaren 13tik aitzinera, Eztegara pasealekuko zuhaitzak mozteko lanak burutuko dira. Lanak bizpahiru egunez luzatuko dira.Erreka aldeko platanoak di...
Urteroko moduan, Berako bestetako programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatu nahi zaituztegu
Lanak nahi den gai eta luzerakoak izaten ahal dira, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira.
Hauek aurkezteko epea ekainaren 7a (ortziralea) bitarte izanen da. Lanak, posta elektronikoz kultura@bera.eus helbidera bidaltzen ahal dira; bertzenaz, zuzenean Berako kultur etxera ekarri. Aunitz eskertuko genuke, ahal izanez gero, lanak formatu digitalean ekarriko balira.
Berako Kultur etxea/Berako Oihua
Eztegara pasealekua, 11
31.780 BERA (Nafarroa)
e-posta: kultura@bera.eus
Leku arazoengatik aurkeztutako testu guztiak sartzea ezinezkoa baldin bada, euskaraz idatzitakoek izanen dute lehentasuna. Testuak euskaraz idaztera animatzen du Berako Udalak. Berako Udalak testuak itzuli ahal izanen ditu, euskaraz argitaratuak izateko.
OHARRAK:
Bertzerik gabe, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte hartzeagatik.
Heldu den astean, urtarrilaren 13tik aitzinera, Eztegara pasealekuko zuhaitzak mozteko lanak burutuko dira. Lanak bizpahiru egunez luzatuko dira.Erreka aldeko platanoak di...
2024ko abenduaren 16tik 2025eko urtarrilaren 31 arte Herriko etxean aurkeztu ahal izango da
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA