Uda honetan ere UEMAk eta udalek zerbitzu sektorean euskara areagotzeko plana abiarazi dute.
Bosgarren aldiz, bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina da. Horretarako hainbat baliabide eskainiko dituzte UEMAk eta bertako kide diren dozenaka udalek.
Kanpaina honekin, bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi da.
Eta azken berrikuntza moduan, aurtengo Bertatik Bertarako euskarrietan Spotityko zerrenda bat dago ‘Nire bidaiaren soinu banda’ izena duena. Helburua Euskal Herrira datozen bisitariei euskal musika ezagutaraztea eta esperientzia gozagarria eskaintzea da.
Material guztia: