2024ko urtarrilak 3

HILAK 13AN BERAN XVII MENDI EGUNA OSPATUKO DA

ORTZIRALEAN, HILAK 12, LEHEN ALDIZ “NEPALDALA” DOKUMENTALA AURKEZTUKO DUTE ETA LARUNBATEAN, HILAK 13, “MUNDUA ARNASTU NAHIAN” IKUS-ENTZUNEZKOA IKUSTEKO AUKERA IZANEN DA. 

Datorren larunbatean, urtarrilak 13, Mendi Egunaren hamazazpigarren edizioa egingo da Beran, Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenez, 2007ko urtarrilaren 13an hil baitziren Taillon mendian. Agerra Mendi Taldeak eta Manttale Mendi Lasterketa Taldeak antolatutako egitarauaren lehen hitzordua datorren ostiralean, hilak 12, izango da. “Nepaldala” dokumentala aurkeztuko dute Berako Kultur Etxean. Sarrerak 5 euro balioko du eta diru-bilketan lortutako guztia Nepaldala GKEari emango zaio.

Larunbatean, hilak 13, 9.30ean ekintzak hasiko dira, eta Berako kiroldegitik abiatuta, mendi irteera egingo da, gehienez ere hiru ordukoa.

14.15ean Ricardo Baroja Eskolako arkupeetan Santa Barbarako mendi irteeran eta mendi bereko kronoeskaladan parte hartzeko izen-ematea egingo da. Kronoeskalada eta txangoa kiroldegiko zelaigunetik aterako dira, eta mendiaren gailurretik igaro ondoren, abiapuntura itzuliko dira. Guztira 5,5 kilometro inguruko ibilbidea izango da. Txangoa 15.00etan hasiko da eta kronoeskalada 15.30ean.

Kronoeskalada edonorentzako irekia dago, baina 16 urtetik beherakoek heldu batekin egon behar dute. Erloju kontrarako eta txangorako izen-emateak aldez aurretik irekiak egongo dira Manttaleren posta elektronikora idatzita (manttaletaldea@gmail.com) edo Pikabea Harategian edo Purienean abisatuta.

15.15ean haurrentzako lasterketa ere egongo da.

Mendi ibilaldia eta kronoeskalada amaitu ostean, luncha eta sari-zozketa egingo dira parte hartu duten guztien artean.

Ondoren, 19:00etan, Kultur Etxean Aitor Igiñitzek “Mundua arnastu nahian” ikus-entzunezkoa proiektatuko du. Azken urteotan bizikletan mundua zeharkatu du.

EGITARAUA

12 ORTZIRALA

19.30. Dokumentala. Berako Kultur Etxea.

“Nepaldala”.

Sarrera: 5 euro

13 LARUNBATA

9.30 MENDI IRTEERA. Berako kiroldegia (gehienez 3 ordu).

14.15-15.00 IZEN EMATEAK ETA DORTSAL BANAKETA. Rikardo Baroja Eskolako arkupeak.

15.00 SANTA BARBARARA IBILALDI GIDATUA.

15.15 HAURRENTZAKO LASTERKETA

15.30 BINAKAKO KRONOIGOERA. Ibilaldia: 5,5 km. Kiroldegia-Santa Barbara-Kiroldegia

16 urtetik beherakoek heldu batekin.

18.00 LUNCH ETA ZOZKETA mendi irteeran eta kronoigoeran parte hartu dutenen artean.

19.00. IKUS-ENTZUNEZKOA. Berako Kultur Etxea.

“Mundua arnastu nahian”. Aitor Igiñitz.

Sarrea: 3 euro

Kronoigoerarako eta txangorako izen-emateak manttaletaldea@gmail.com korreora idatzita, Pikabea Harategian eta Purienean egin daiteke, baita Mendi Egunean ere.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Aurten, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Nafarroako Toki eta Lurralde Erakundeetako Berdintasun Teknikariek mezu argi bat helarazi nahi du: Genero berdintasuna oraindik lortu ...

Berdintasun Zerbitzuaren webgune berria

2022an Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua sortu zen genero desorekaren erronkari aurre egiteko. Gaur herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu guzien, azken albiste eta eki...

Volver arriba