ENKANTE PUBLIKOA, MECALAC 12MTX ATZERAKO HONDEAMAKINA SALTZEKO
2025eko uztailaren 11n, Udaleko alkateak MECALAC 12MTX atzerako hondeamakina enkante publiko bidez saltzea erabaki du, eta baldintza agiri arautzailea onartu.Lizitazio...
Lesakako San Ferminetarako bertze urte batez BESTABUSA zerbitzua antolatu da. Bi autobusek egingo dituzte Bortzirietako herrien arteko joan-etorriak (atxikirik ordutegiak).
Zerbitzu honen oinarrian kontsumo ohitura osasungarriak sustatzea dago; maiz jai giroa, sustantzien kontsumoekin lotura zuzen bidez batzen dugun aukera izan arren, norbere erabakiak ez dute zertan norabide horretan egon behar. Hortaz, sustantzien kontsumo (izan legal zein ilegalak) gabeko bestak ere, zoragarriak izan daitezke. Aitzitik, kontsumitzearen aldeko hautua eginen duenarentzat, errepideko istripuak saiheste aldera eta etxerako itzulera segurtasun handixagoz egiteko aukera emateko, bus zerbitzuak antolatu dira ostiral eta larunbat gauerako (uztailak 5 eta 6).
Lesakako San Ferminetarako bisita, eskualdeko askoren asmoetan egon ohi den aukera da eta horretarako garraio publikoa indartuko da, abiapuntu desberdinetatik bus zerbitzuak eskainiz. Hauen geltokia herri sarrerako biribilgunea izango da. Aitzitik Bortziriarren joan-etorri aukera BESTABUSA zerbitzua jarriz eskainiko da eta zerbitzu honen erabiltzaileen GELTOKIA, SUHILTZAILE PARKEAN egonen da.
Jendetzak erabili ohi duen joan-etorri zerbitzu publiko honen antolakuntza taldeak autobusaren inguruan arduraz jokatzeko ondoko oharrak zabaltzen ditu:
Hortaz, Bortziriar erabiltzaileei jakinarazten zaie BESTABUSAREN GELTOKIA SUHILTZAILE PARKE ONDOAN IZANEN DELA.
2025eko uztailaren 11n, Udaleko alkateak MECALAC 12MTX atzerako hondeamakina enkante publiko bidez saltzea erabaki du, eta baldintza agiri arautzailea onartu.Lizitazio...
2025eko ekainaren 19an, Udaleko alkateak xedatu zuen Berako bestetan bide publikoa okupatzeko lizentziak emateko lizitazio publikoko prozedura irekitzea, eta lizitazioa arautz...
Familientzako informazio orokorra 25-26