2024ko martxoak 4

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. ISILARAZI MATXISMOA.

HITZALDI ZIKLOA

Manosfera. Zer da? Matxismo antolatua! Eta zer egin dezakegu?

Diskurtso matxistek indarra hartzen dute interneten, eta horiek «manosfera» deitzen dugunaren parte dira. Gune birtual horietan mezu antifeministak, misoginoak eta genero-indarkeriaren ukatzaileak zabaltzen dira, eta egungo jendartean gizona benetako  biktima gisa aurkezten dute, fake news eta inolako oinarririk gabeko informazioz inguratuta. Zer gin dezakegu honen aitzinean?

📆 Martxoak 7, ortzeguna  18:00
📍 Arizkuneneako hitzaldi aretoan (azken solairuan)

Hizlaria: Esti Linares, gizarte langilea, ikertzaile eta ekintzaile feminista

Informazio gehiago berdintasuna@baztan.eus helbidean edo 613 003634 telefonoan.

 

Manosfera esploratzen: maskulinitatearen tentazioak eta krisia

Hitzaldi honetan, Manosfera aztertuko dugu ikuspegi kritiko batetik, gizonak online espazio horretara erakartzen gaituzten zergatiak eta aurrez aurre dauzkagun nortasun krisiak jorratuz. Alfa kulturaren eragina, genero rolen bilakaera eta misoginia eta “toxikotasuna” bezalako alderdi problematikoak aztertuko ditugu. Helburua da maskulinitate garaikideari buruz hausnartzea eta haren adierazpen osasungarriago eta orekatuago baterako bideak bilatzea. Maskulinitateetatik eta gizon bezela nola aurre egin ere aztertuko dugu, izan ere Manosferako ideia eta argudio asko gure inguruetako errealitatera salto egin dute jada.

Martxoak 14, ortzeguna  18:00
Igantziko Baratzondo egoitzan

Hizlaria: Asier Arizkorreta, musikologoa, pedagogoa eta maskulinitateen inguruko formatzailea

Informazio gehiago berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidean edo 722 693078 telefonoan.

ANIMATU ZAITEZ!! 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

M8ko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba