2026ko otsailak 26
Martxoak 8: Emakumearen nazioarteko eguna
Feminismoari esker... gaur izan, egon, esan eta erabaki dezakegu.
Aurtengo leloa “FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU“. Bertan, funtsezko errealitate bat gogoratu nahi dugu: “gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira. Diskurtso antifeministen edo erredukzionisten bidez feminismoa zalantzan jartzen edo deslegitimatzen den testuinguru sozial batean, haren eginkizun erabakigarria aldarrikatu behar da garapen sozialean, eskubideen hedapenean eta sistema demokratikoaren indartzean”.
ERABAKIA: ADIERAZPEN INSTITUZIONALA MARTXOAK 8

Informazio guztia: https://bortziriakberd.eus/kanpaina/m8/



















