2024ko urriak 10

“N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 52+670 KPtik 68+440 KPra bitarte: 5. tartea” proiektuaren behin-behineko onespena

Proiektu honetan, N-121 A errepidearen Nafarroako azken zatia 2+1 errepide bihurtzeko beharrezkoak diren obrak zehazten dira. Hala, bi noranzkoetan, aurreratzeko erreia luzatuko da, bi noranzkoak bereizteko 2 m-ko erdiko zerrenda bat jarriko da, metalezko hesi eta guzti, eta bidegurutze arriskutsuenak aldatuko dira, ezkerrerako biraketa-mugimendu guztiak sestra desberdinetan egin daitezen, ahal izanez gero.

Proiektuan, besteak beste, jarduketa hauek sartuko dira: 53+500 KPan dagoen bidegurutzea lotune bihurtzea, eta Bera hegoaldean erdi-lotune bat eraikitzea (63+400 KPan), Beratik Iruñerantz zuzenean atera ahal izateko. Aurreikusten da, halaber, NA-1210 errepidea egokitzea Etxalarko lotunearen (59+600 KP) eta Nabasturengo zentral hidroelektrikoaren (62+100 KP) artean, tarte horretan gaur egun N-121 A errepidetik iparralderantz doan trafikoa hartu ahal izateko. NA-1210 errepidean, orobat, Lesakara sartzeko NA-4000 errepidearekiko bidegurutzea aldatzea aurreikusten da.

Proiektua jendaurrean jartzeko erredaktatu den dokumentuan jaso egin dira Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/201/18

https://obraspublicas.navarra.es/eu/obras/proyectos/infopublica

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba