2026ko apirilak 20

UR-HORNIDURA SAREAN ARAZOA

Egurra ateratzeko mendi lanen ondorioz gertatu da arazo hau

Gaur goizean jakin dugunez, egurra ateratzeko mendi lanen ondorioz Agestaren bordaldean dagoen komunalean, Etxalarko mugaren ondoan, Berako ur-hornidurako sarea hornitzen duen Arantxipierrekan lur-isurketak egon dira. Erreka honek Matxain izeneko ur-hargunea hornitzen du eta beraz, Suspelttiki auzoan dagoen Kaxerna ur-biltegi nagusia.

Honako neurri hauek hartu dira:

  • Egur ateratze lanak amaitu arte, zikindutako errekatik ez da urik hartuko.
  • Kaxernako biltegi nagusiko bi ontzietako bat hustu da, pilatutako lurra kentzeko.

Asteazken honetan, apirilaren 22an, aipatutako ontzia sakonean garbituko da. Aurretik programatuta zegoen mantentze lan bat da hau.

Datozen egunetan arazoa konpondua egotea espero da. Ahal bezain laster horren berri emanen da.

Alkatearen oharra

Volver arriba