2025eko urriak 10
Urriak 15 – Landa eremuko emakumeak, Nafarroako politikaren bazterretik erdigunera
Urriaren 15a egun garrantzitsua da emakumeek landa eremuan berdintasuna lortzeko egiten duten borroka aldarrikatzeko eta aitortzeko. Emakume horiek oroitu eta omentzen dira, haien zeregina funtsezkoa baita landa-eremuen garapen ekonomiko, sozial eta jasangarrirako, bai eta lurralde horietan biztanleria finkatzeko ere. 2025eko Landa Eremuko Emakumeen Egun honetan, erabakiak hartzeko haien lekua eskatzen dugu, politika publikoak diseinatzeko eta aplikatzeko moduak oraindik ere ez baititu aintzat
hartzen haien errealitateak, beharrak eta ekarpenak. Landa eremuko herriak ez dira bigarren mailako tokiak, baizik eta emakumeak bizkarrezur dituzten ekosistemak. Argi dago politika publiko eta programa aunitzek ez dituztela kontuan hartzen ez landa-ikuspegia, ezta genero-ikuspegia; hirietarako pentsatutako legeak, arauak edo ekimenak direlako, eta, horren ondorioz, garrantzirik gabekoak, eskasak eta maiz herrientzako kaltegarriak izan daitezke.
Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek, horrela, landa-inguruneko emakume guzientzako benetako berdintasuna bermatzen duten politika publiko aktibo, zeharkako eta intersekzionaletan lan egiteko konpromisoa berresten dute. Aurtengo leloa, LANDA EREMUKO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA: Landa eremuko emakumeak, Nafarroako politikaren bazterretik erdigunera.
Kanpaina hau Nafarroako tokiko eta lurraldeko berdintasun-teknikarien saretik antolatu da. 2025etik aintzinera, kanpaina guziek “Irakurketa erraza” adierazpenaren bertsioa dute. Eta zer da? Bertsioa Anfas elkarteak egin digu, irakurtzeko zailtasunak dituzten desgaitasun kognitiboa edo intelektuala duten pertsonentzako kanpainaren irisgarritasuna aintzat hartzen duen bertsioa da. Irakurketa erraza da edukia errazago irakurtzeko eta ulertzeko aukera ematen duen egokitzapena. Testua ez ezik, ilustrazioei eta maketazioari buruzkoa ere bada. Irakurketa erraztzat jotzen da, halaber, testuak denentzat ulergarriago egiten dituen metodoa, ulermenerako, ikaskuntzarako eta partaidetzarako oztopoak kenduz.
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguneko kanpainari buruzko informazioa, adierazpen instituzionala, irakurketa erraza, jarduerak eta pdf dokumentuak hemen aurkituko dituzue: https://bortziriakberd.eus/kanpaina/urriak-15-2/
ERLAZIONATUTAKO BERRIAK
LESAKAKO OSASUN ETXERAKO ADMINISTRARIA ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO ZERRENDA IREKIKO DA
Urriaren 13an, goizeko 9etan, Lesakako ZBSko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administraria aldi baterako kontratatzeko zerrenda irekiko da.Informazio gehiago:...
ENKANTE PUBLIKOA, MECALAC 12MTX ATZERAKO HONDEAMAKINA SALTZEKO
2025eko uztailaren 11n, Udaleko alkateak MECALAC 12MTX atzerako hondeamakina enkante publiko bidez saltzea erabaki du, eta baldintza agiri arautzailea onartu.Lizitazio...



















