POCTEFA PROIEKTUAK

URAMUGA

PROIEKTUAREN ZENBAKIA: EFA082/01
PROIEKTUAREN AKRONIMOA: URAMUGA

URAMUGAren helburua da uraren ziklo integralaren kudeaketa hobetzea Nafarroa, Euskadi eta Akitania Berriko mugaz gaindiko eremuetan. Proiektuaren justifikazioa da urak ez dituela mugak kontuan hartzen, eta, horregatik, uraren zikloa mugaz gaindiko eremuan kudeatzeak mugaz gaindiko ikuspegia eskatzen du: proiektuaren lurraldean saneamenduko azpiegitura partekatuak daude (Urdazubi-Ainhoa eta Txingudiko badia), hau da, mugaren alde batean bildutako ura beste aldean arazten da.

Dauden mugapenak eta sortzen diren arazoak konpontzeko, beharrezkoa da batera jardutea mugaren bi aldeetan, konponbiderik eraginkorrenak ezartzeko. Era berean, eskualdean dagoen edateko ura baliabide mugatua eta partekatua da, eta, horregatik, batera jardun behar da mugaren bi aldeetan hornidura bermatzeko.

Testuinguru horretan, proiektuak barne hartzen ditu (i) uraren zikloaren gobernantza eta kudeaketa partekatua hobetzeko jarduerak, (ii) saneamenduko sistema partekatuak hobetzea hainbat jarduketaren bidez, eta (iii) ur-hornidura ziurtatzea mugaz gaindiko lurraldean, egungo sareak hobetuz eta hornidurarako eta sareen arteko konexiorako aukera berriak aztertuz. Horretarako, URAMUGAk Nafarroan, Euskadin eta Akitania Berrian saneamenduaren eta edateko uraren kudeaketan eskumena duten erakunde publikoak ditu kide eta bazkide.

Hona hemen proiektuaren emaitzak:
1) Lankidetza-esparru egonkor eta iraunkorra uraren kudeaketa partekaturako
2) Saneamenduko azpiegitura hobeak
3) Hornidurako azpiegitura hobeak eta baliabide hidrikoak eta sareak konektatzeko aukerak hobeto ezagutzea. Emaitza horiek onuragarriak izango dira hala lurraldeko biztanleentzat (saneamendu eta hornidurako zerbitzuak hobetuko baitira) nola ingurumenarentzat (uraren kalitatea hobetu eta uraren kudeaketa iraunkorragoa ahalbidetzen baita).

 

LA RHUN-E

Mugaz gaindiko proiektua, Nafarroa eta Laburdiren arteko mugan dagoen La Rhune mendi ospetsuari eta haren inguruari buruzkoa, ingurumenpaisaia eta ondare aldetik dituen aktiboak babestu, baloratu eta errespetatzeko.

Besteak beste, ekintza hauek sartzen dira: uraren saneamendua eta arazketa hobetzea, bisitariek mendian duten eragina minimizatzea, fauna eta flora ezagutzea, jendeari oro har zuzendutako prebentzioa eta sentsibilizazioa, eta naturguneak definitzeko mugaz gaindiko koordinazioa.

  • Aurrekontua: 2.999.087,95 €
  • Dirulaguntza osoa: 1.949.407,15 €
  • Nafar kideak: Berako Udala, GAN-NIK eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusia (Nafarroako Gobernua)
  • Nafar kideendako dirulaguntza: 619.261,26 €
  • Gainerako kideak: Pirinio Atlantikoetako Departamendua (burua), Sare, Askain eta Urruñeko udalak, eta Euskal Elkargoa (Akitania Berria).

https://www.youtube.com/watch?v=4Qy3KL1c5pw

https://vimeo.com/kaptura/review/1128801687/953a80055e

Volver arriba