RICARDO BAROJA

Personajes Ilustres

Rio Tintoko meategiak (Huelva), 1871 – Bera, 1953.

 

Margolaria, grabatzailea eta idazlea izan zen.

Serafinen semea eta Pio eta Carmenen anaia izan zen. Ingeniaritza ikasten hasi zen, baina osasun arazoengatik karrera utzirik, artxibozaina izateko ikasketak egin zituen. Politikarekiko interes handia azaldu zuen. Begi bat galdu zuen trafiko istripu batean.

1885 eta 1936 bitartean, pinturan aritu zen zaletasun handiz, eta, 1937 eta 1952 bitartean, arte horri ekin ahal izan zion lanbide gisa. Malenkoniaz kutsatutako paisaiak dira haren koadrorik ezagunenak.

Grabatuei dagokienez, oso lan nabarmenak egin zituen: akuaforteak, litografiak eta heliograbatuak.

Madrilgo Arte Grafikoetako Eskolan irakasle aritu zen garaian 100 obra baino gehiago egin zituen. Ricardo Barojaren inguruan, hain zuzen ere, sortu zen artista grabatzaileen elkartea (1927).

Idazle lanetan, literatur genero desberdinetan aritu zen: kazetaritza, antzerkia (“El cometa”, 1935), saiakera (“Gente del 98”, 1952) eta eleberriak eta narrazioak (“La nao capitana”, 1935; “El Dorado”).

 

Volver arriba