Senidetzea
OCOTAL (NIKARAGUA)
Ocotal hiria Nikaraguako (Ertamerika) Nueva Segoviako udalerria eta departamentuko burua da. 85,23 km²-ko azalera du, eta 39.450 biztanle (2000). 372 biztanle/km²-ko dentsitatea du. Ocotal hiriari “Iparraldeko sultana” deitzen diote.
Ocotal barnealdeko goi-lurretan dago. Iparraldean eta hegoaldean erliebe malkartsua du, ordokiak mendebaldean, eta ibar bat erdialdean. Itsas mailaren gainetik 500 metrora dago.
Abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren Jasokundearen omenez ospatzen da Ocotalgo zaindariaren festa.
BIR ENZARA (MENDEBALDEKO SAHARA. HERRI SAHARARRA)
Saharako Bir Enzara herriarekiko senidetzea (tamaina: 35Kb).