UDALERRI EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEA (UEMA)

Euskera

Hagitz garrantzitsua da euskal udalerriek euskara normalizatzeko prozesuan parte hartzea. Izan ere, euskarak berezko esparrua behar du bizirik irauteko. Horretarako, nahitaezkoa da euskal udalerri guztiek bat egitea prozesu horretan.

Herrialdeko gutxiengo batek euskara erabiltzen duen arren, euskal udalerrietan euskaraz gauzatzen dira oinarrizko harremanak.

200.000 euskaldun baino gehiago bizi dira udalerri horietan (%70 baino gehiago euskaldunak dira). Beraz, euskara normalizatzeko hizkuntza planifikazio hobea eta aiseago aitzinatzen ahal da udalerri euskaldun horietan erdaldunetan baino.

Izan ere, udalerri euskaldunetako sareek berek (familia, lagunak, eskola, administrazioa, gizarte zerbitzuak, lan mundua, etab) erraztu eta ahalbidetzen dute euskararen erabilpena.

1988an hasi zen mugimendu hori, Euskal Herrian Euskaraz plataformaren proposamenari erantzuna eman nahirik. Halaber, administrazioetan euskaraz funtzionatu eta bizi ahal izateko bideak eta baliabideak sortzeko xedez, udalerri batzuek euskararen erabilpena normalizatzeko udal arautegia xedatu zuten (“Euskararen Erabilpena Normaltzeko Udal Arautegia”). Azkenik, udalerrien arteko ekimen horri gorputz eta izaera juridikoa eman zioten: Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA), 1991n sortua.

Honako hauek dira Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) helburu orokorrak:

  • Bideak irekitzea euskal udalerrietako herritarren gizarte bizitza, alor publikoan zein pribatuan, euskaraz izan dadin.
  • Euskal udalerri guztiek bat eginik, euskaldunen hizkuntza eskubide guztiak bermatzen dituen lurralde bat osatzea.
  • Euskal udalerrien garapen sozioekonomikoa eta soziokulturala bizkortzea.

Berako Udala UEMAko kide da 2009az geroztik. Udalean euskararen erabilera arautzeko plana onartu zuen 2011n, eta 2014an berrikusi da.

Web orria: http://www.uema.eus

Volver arriba