MUKIXU HAUR ESKOLA: FAMILIENDAKO INFORMAZIO OROKORRA
Familientzako informazio orokorra 25-26
2023.urtean Bortzirietako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana onartu zen (2023-2027). Bertan, lehendabiziko esku-hartze arloan Borzirietako bortz udaletan genero ikuspegia Udalaren jardueran txertatzearen beharra azpimarratzen da. Ardatz hau Udaletan garatu ahal izateko, ezinbestekoa dugu Udaletako udal ordezkariek genero politiken inguruko ezagutzak eskuratzea, Udal jarduera guztia genero ikuspegitik landu ahal izateko.
“1.1.3. Bost udaletako ordezkari politiko guztientzako Berdintasun Politiken inguruko oinarrizko trebakuntza bat jasotzea. Trebakuntzak urtero antolatuko dira, urte bakoitzean herri ezberdin batetan”
2023an ekintza hau aurrera eramateko, Bortzirietako udal ordezkarientzako Berdintasun politiken inguruko oinarrizko formakuntza saioa antolatu zen, Etxalarren.
Aurten jarraipena emanen diogu Igantzin:
Oinarrizko formakuntza, maiatzak 14.
Sakontzeko formakuntza, maiatzak 30.
Formatzailea: Idoia Lekue Peña.
Formakuntzaren helburuak, bertzeak bertze: berdintasunean sentsibilizatu, berdintasunaren kontzeptuetan sakondu, berdintasun irizpideekin lan egiteko beharraz ohartu eta genero ikuspegia txertatzeko hainbat gako ezagutzea izanen ditugu. Gainera, ikasitakoaren aplikazio praktiko eta erreala bilatuko da.
Familientzako informazio orokorra 25-26
Aurten, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Nafarroako Toki eta Lurralde Erakundeetako Berdintasun Teknikariek mezu argi bat helarazi nahi du: Genero berdintasuna oraindik lortu ...
2022an Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua sortu zen genero desorekaren erronkari aurre egiteko. Gaur herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu guzien, azken albiste eta eki...